Txikipedia:Aconcagua

Wikipedia, Entziklopedia askea
Aconcaguaren argazkia 2016an

Aconcagua Andeetako eta Amerika osoko mendirik altuena da; 6.959 m ditu eta Argentina mendebaldean dago, Txileko mugatik hurbil.

Mendiaren ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aconcaguaren gailurrera iristeko egin behar den ibilaldia

Itzalitako Sumendi bat da, duela 200-280 milioi urte inguru sortua.

Bertan, hainbat glaziar daude; garrantzitsuenak Poloniarren glaziarra eta Ingelesen glaziarra dira.

Iparraldetik ez da oso aldapatsua, baina hegoaldetik 3.000 metroko pareta du.

Aconcagua mendia lehenago garraiatuak eta piskanaka pilatuak izandako arrokez osatuta dago.

Gailurrean ia elurrik ez du izaten urte osoan, haizeak eramaten baitu gehiena. [1]

Lehen igoera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Matthias Zurbriggen izeneko suitzarra izan zen mendia goraino igo zuen lehena, 1897an.[2]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Aconcagua. 2022-03-29 (Noiz kontsultatua: 2023-12-14).
  2. Aconcagua. 2022-03-29 (Noiz kontsultatua: 2023-12-14).