Argentina

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Argentinaren kokalekua munduan
Argentinako bandera

Argentina Hego Amerikako herrialde bat da. Buenos Aires da hiriburua, eta baita hiririk handiena ere. Herrialdeak 43 milioi biztanletik gora ditu. Gaztelania da bertako hizkuntza nagusia.

Argentina 24 probintziatan banaturik dago. 2015etik, Mauricio Macri da presidentea.


Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Luze-zabalean 2.780.400 kilometro koadro ditu. Iparraldean Bolivia eta Paraguairekin du muga, ekialdean Brasil, Uruguai eta Ozeano Atlantikoarekin, hegoaldean Txile eta Ozeano Atlantikoarekin eta mendebaldean Txilerekin.

Argentinako geografian lau eskualde nagusi daude:[1]

Paraná eta Uruguai dira Argentinako ibai nagusiak. Biek elkarturik Rio de la Plata eratzen dute.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Argentine, fr.vikidia.org