Txikipedia:Adela Cortina

Wikipedia, Entziklopedia askea
Adela Cortina

Adela Cortina Orts ( Valentzia , 1947ko uztailaren 13a ) espainiar filosofoa da. Valentziako Unibertsitatean Etika irakaslea izan da eta Étnor Fundazioa, Enpresa Etika eta Erakundeak zuzentzen ditu. Valentziako Unibertsitateko Jesús Conill filosofoa eta irakaslearekin ezkonduta dago.

Irabazitako sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Espainian jarduera akademikoan berriro sartzean, behin betiko etikarantz eraman zituen bere ikerketa-interesak. 1986an Filosofia sari bat lortu zuen, sari horren izena katedra izena zuen eta 2017 arte kargu horretan jardun zuen, horrez gain 2007ko Jovellanos Nazioarteko Saiakera Sariaren irabazlea eta hainbat sari gehiago irabazi zituen.

Idatzitako liburuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Adela Cortinak hainbat liburu idatzi zituen bere bizitzan zehar eta horietako gehienak etikari buruzkoak izan ziren, adibidez: La etica - 2013 Aprobofia, el rechazo al pobre - 2017 Etica de la empresa - 1994 Etica cosmopolita - 2021 ¿Para qué sirve la etica? - 2013 Etica minima - 2020 Etica sin moral - 1990 Etica aplicada y democracia radical - 1993 Eta beste batzuk…

Ikasketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Valentziako Unibertsitatean Filosofia eta Letrak ikasi zuen, eta DBHn irakatsi zuen denbora batez. Ikerketa-beka bati esker, Municheko Unibertsitatera joan zen, non teoria kritikoarekin eta etikoarekin harremanetan jarri zen, eta Jürgen Habermas eta Karl-Otto Apel-en filosofiarekin.