Txikipedia:Aimar Olaizola

Wikipedia, Entziklopedia askea
Aimar Olaizola

Aimar Olaizola Apezetxea, pilota arloan Olaizola II.a deituraz ezaguna (Goizueta, Nafarroa Garaia, 1979ko azaroaren 13a) pilotari profesional ohia da. Aurrelari aritzen zen, Baiko Pilota enpresarekin.

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Olaizola da Esku pilotako txapelketa nagusietan (buruz burukoa, binakakoa eta lau eta erdikoa) irabazlearen txapel gehien jantzi dituena, jardunean diren pilotarien artean: 14 txapel, guztira. Historian final gehien jokatu duen pilotaria ere bada: 26 final jokatu ditu. Aimarren kirol ibilbideko unerik onena, 2011, 2012 eta 2013. urteen artean izan da. 2021eko azaroaren 13an hartu zuen erretiroa Goizuetako pilotalekuan.

Kirol lorpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Buruz buruko txapelduna: 2005, 2007, 2012 eta 2013 urteetan.
  • Lau eta erdiko txapelduna: 2002, 2004, 2005, 2008, 2011, 2012 eta 2013 urteetan.
  • Binakako txapeldunordea: 2003, 2006, 2009, 2016 urteetan