Edukira joan

Esku Huskako Lau eta Erdiko Pilota Txapelketa Nagusia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Esku Huskako Lau eta Erdiko Pilota Txapelketa Nagusia
KirolaEsku-huskako pilota
Sorrera1953
Herrialdea Euskal Herria
AntolatzaileaEsku Pilota Enpresen Liga
EnpresakAspe eta Asegarce
Txapel gehienAimar Olaizola (7)
Gaur egungo txapeldunaUnai Laso (2024)
Azken txapelketa2024ko Esku Huskako Lau eta Erdiko Pilota Txapelketa Nagusia

Esku Huskako Lau eta Erdiko Pilota Txapelketa Nagusia —laburturik, Lau eta Erdiko Txapelketa—, gaur egun EPELen lau eta erdiko txapelketa izenaz ere ezaguna, esku huskako pilotako lehiaketa da, pilotalekuko aurrealdeko lau koadro eta erdian jokatzen dena (hortik datorkio izena, bai eta Kaiolaren Txapelketa ezizena ere). Partida bakoitzean bi pilotari aritzen dira, buruz buru. Esku huskako pilotan, denboraldiko hiru txapelketa nagusietako bat da, buruz burukoarekin eta binakakoarekin batera.

1953an sortua, 1958tik 1988ra bitartean ez zen jokatu. 2002az geroztik Esku Pilota Enpresen Ligak (EPEL) antolatzen du. Asegarce eta Aspe enpresetako pilotariek parte hartzen dute.

Aimar Olaizola da lau eta erdiko txapelketa nagusi gehien irabazi duen pilotaria (7 txapel). Hala ere, adituen artean adostasun zabala dago zerrenda horretako bigarrenak, Julian Retegik (4 txapel), lortu zituenak baino askoz gehiago irabaziko zituzkeela, baldin Lau eta Erdiko Txapelketa Nagusia lehenago berrezarri izan balitz (1974tik 2001era izan zen profesionala Retegi II.a, eta 1989raino ez zen berrezarri Lau eta Erdiko Txapelketa; ordurako 35 urte zituen Retegik, eta irabaziak zituen buruz buruko 9 txapelketa jarraian).

1953tik 1957ra bitarteko urteetan hasi ziren jokatzen Lau eta Erdiko Txapelketa, La Voz de España egunkariaren babesarekin eta launa pilotarirekin. Akarregi (1953), Soroa II.a (1954), Barberito (1955 eta 1956) eta Ogeta (1957) izan ziren txapeldunak. Enpresek, jendea erakartzen ez zuela ikusita, bertan behera utzi zuten txapelketa.[1]

1989an, Euskal Telebistak erabaki zuen lau eta erdiko txapelketa berriz martxan jartzea, neguko programazioko hutsunea betetzeko. 1989ko txapelketa lau pilotarik jokatu zuten: Retegi II.ak, Alustizak, Galartzak eta Tolosak. Euskal Telebistak Pilotaleku Industrialetako Enpresarien Elkartearekin negoziatu zuen 1989an. Esku-huskako enpresak Eskulari eta Unidas ziren.[1] 200 ikusle izan ziren lehen final hartan.[2] Laboral Kutxa izan zen babeslea.

ETBren bultzadaren ondoren, 1992an, Asegarceren sorrerak beste bultzada bat eman zion txapelketari, eta horrela garrantzia hartuz joan zen, zaleen gustuak aldatzearekin batera. Bestalde, parte hartzaileen kopuruak ere gora egin zuen: 1997an 40 izan ziren, eta 1998an, berriz, 84, Asegarce-Alti, Besagain eta Aspe enpresetakoak. 2001ean 36 izan ziren parte hartzaileak; 2012an, berriz, 28. Hamarkada haren amaieran ezarri zen gaur egungo eredua, 16-18 pilotarikoa. Gaur egun, buruz burukoak baino ikusle gehiago erakartzen du.[1]

Urtea Txapelduna Txapeldunordea Emaitza Pilotalekua
2024Unai LasoPeio Etxeberria22-19Bizkaia
2023Altuna III.aPeio Etxeberria22-9Bizkaia
2022EzkurdiaAltuna III.a22-21Bizkaia
2021Altuna III.aLaso22-20Bizkaia
2020Altuna III.aJaka22-9Bizkaia
2019EzkurdiaAltuna III.a22-16Nafarroa Arena
2018EzkurdiaAltuna III.a22-17Nafarroa Arena
2017Altuna III.aUrrutikoetxea22-21Bizkaia
2016Bengoetxea VI.aAltuna III.a22-21Ogeta
2015UrrutikoetxeaMartinez de Irujo22-20Bizkaia
2014Martinez de IrujoOlaizola II.a22-17Bizkaia
2013Olaizola II.aMartinez de Irujo22-16Ogeta
2012Olaizola II.aBengoetxea VI.a22-9Ogeta
2011Olaizola II.aMartinez de Irujo22-12Bizkaia
2010Martinez de IrujoBarriola22-17Atano III.a
2009GonzalezMartinez de Irujo22-18Atano III.a
2008Olaizola II.aMartinez de Irujo22-17Atano III.a
2007Titin III.aBarriola22-15Ogeta
2006Martinez de IrujoBarriola22-21Ogeta
2005Olaizola II.aXala22-05Atano III.a
2004Olaizola II.aBarriola22-08Ogeta
2003NagoreTitín III.a22-15Ogeta
2002Olaizola II.aBarriola22-13Ogeta
2001BarriolaEugi22-10Ogeta
2000EugiNagore22-05Labrit
1999UnanueEugi22-11Ogeta
1998NagoreEugi22-11Ogeta
1997Retegi II.aTitín III.a22-21Ogeta
1996Arretxe I.aNagore22-08Ogeta
1995NagoreUnanue22-18Ogeta
1994EugiErrandonea22-13Ogeta
1993Galartza III.aEugi22-07Bergara
1992EugiErrasti22-12Astelena
1991Retegi II.aEugi22-07Ogeta
1990Retegi II.aGalartza III.a22-15Anoeta
1989Retegi II.aGalartza III.a22-06Anoeta
1958-1988
Ez zen jokatu
1957OgetaBarberito I.a22-03Bergara[3]
1956Barberito I.aTxikuri22-12Astelena[4]
1955Barberito I.aOgeta22-20Bergara[5]
1954Soroa II.aOgeta22-20Bergara
1953AkarregiBolinaga22-21Gros

Txapeldunak eta finalistak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Pilotaria Txapelak Finalak
Olaizola II.a78
Altuna III.a48
Retegi II.a44
Eugi38
Martínez de Irujo38
Nagore35
Ezkurdia33
Barberito I.a23
Barriola16
Ogeta13
Galartza III.a13
Titin III.a13
Unanue12
Bengoetxea VI.a12
Urrutikoetxea12
Laso12
Akarregi11
Soroa II.a11
Arretxe I.a11
Gonzalez11
Peio Etxeberria02
Bolinaga01
Txikuri01
Errandonea01
Errasti01
Xala01
Jaka01

Txapelak herrialdeen arabera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Herrialdea Txapelak Pilotari bakoitzak irabazitako txapelak
 Nafarroa Garaia28Olaizola II.ak 7, Retegi II.ak 4, Eugik 3, Nagorek 3, Martinez de Irujok 3,
Ezkurdiak 3, Galartza III.ak 1, Arretxek 1, Barriolak 1, Bengoetxea VI.ak 1 eta Lasok 1
 Gipuzkoa6Altuna III.ak 4 ,Soroa II.ak 1 eta Unanuek 1
Errioxa3Barberito I.ak 2 eta Titin III.ak 1
 Bizkaia2Akarregik 1 eta Urrutikoetxeak 1
 Araba1Ogetak 1
 Lapurdi1Gonzalezek 1

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. 1 2 3 Imanol Magro Eizmendi, «Burdinetik titaniora», Berria, 2014-12-09
  2. «200», Berria, 2014-12-09
  3. (Gaztelaniaz) «Final de 1957», Mundo Deportivo, 1958-05-04.
  4. (Gaztelaniaz) «Final de 1956», ABC, 1957-01-22.
  5. (Gaztelaniaz) «Final de 1955», ABC, 1955-12-20.

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]