Txikipedia:Aladdin (1992ko filma)

Wikipedia, Entziklopedia askea

Aladdin Estatu Batuetako marrazki bizidunez egindako film bat da. Filma 1992ko azaroaren 25ean sortu zen. Filma Arabiako printzesa batek eta pertsona txiro batek duten maitasunezko istorio bat da. Guzti honen erdian genio urdin bat dago eta mundua konkistatu nahi duen pertsonai gaizto eta beldurgarri bat.

Pelikula, John Augustek eta Guy Ritchiek idatzi zuten eta azken honek filma zuzentzen du. Pelikulan pertsonai ezberdinak daude eta pertsonai horiek ahotsa dute. Ahots horiek jartzen dituzten pertsonak honako hauek dira: Genioa/Robin Williams,   Aladdin/Scott Weigner, Jasmin/Linda Larkin, Sultana/Douglas Seale, Abu/Frank Welker, Jafar/Jonathan Freeman, Iago/Gilber Gottfried eta hainbat gehiago. Pelikula Walt Disney enpresak sortu zuen. Disney Land parkean filmaren barraka bat dago. Pelikula pantaila handira berriz heldu zen pertsona errealekin filma berriz grabatu zutenean. Film horretan Will Smith aktore famatuak parte hartu zuen filmako genio moduan. Filmak bigarren eta hirugarren parteak ere baditu baina testu hau lehenengoaz bakarrik hitz egiten du.