Robin Williams

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Robin Williams
Robin Williams 2011a (2).jpg
Bizitza
Izen osoa Robin McLaurin Williams
Jaiotza Chicago1951ko uztailaren 21a
Herrialdea  Ameriketako Estatu Batuak
Bizilekua Sea Cliff
Bloomfield Hills (Michigan)
Chicago
Paradise Cay
San Frantzisko
Heriotza Tiburon2014ko abuztuaren 11 (63 urte)
Heriotza modua suizidioa: bere burua urkatuta
asfixia
Familia
Aita Robert Williams
Ama Laura McLaurin
Ezkontidea(k) Valerie Velardi  (1978 -  1988)
Marsha Garces  (1989ko apirilak 30 -  martxoa 2008)
Susan Schneider  (2011ko urriak 23 -  2014ko abuztuak 11)
Seme-alabak
Anai-arrebak
Hezkuntza
Heziketa College of Marin
Redwood High School
Detroit Country Day School
Claremont McKenna College
Juilliard School
(1973 - 1976)
Hizkuntzak ingelesa
Jarduerak
Jarduerak bakarrizketalaria, telebista-aktorea, zinema aktorea, aktorea, komediantea, zinema ekoizlea, gidoilaria, audio-liburu kontalaria, antzerki aktorea eta ahots-aktorea
Jasotako sariak
Nominazioak
Influentziak Peter Sellers, Stanley Kubrick, Charles Jones, Jack Paar, Mel Brooks, Jonathan Winters, Richard Pryor, Spike Milligan eta George Carlin
Diskoetxea Columbia Records
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa Estatu Batuetako eliza episkopalianoa
IMDb nm0000245
http://www.robinwilliams.com

Robin McLaurin Williams (Chicago, Illinois, 1951ko uztailaren 21 - Tiburon, Kalifornia, 2014ko abuztuaren 11[1]) estatubatuar umorista eta aktorea izan zen. 1997an Taldeko aktore onenaren Oscar saria irabazi zuen. Horrezaz gainera, bi Emmy, sei Urrezko Globo, Aktoreen Sindikatuko (SAG) bi sari, eta bost Grammy jaso zituen bere ibilbidean.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Robin Williams McLaurin Chicagon jaio zen, AEBetako Illinois estatuan, 1951ko uztailaren 21ean. Ez haurtzaroan, ez rerabe-aroan, ez zuen antzezteko interesik adierazi; aitzitik, ikasketetan eta kiroletan gogobildurik jardun zen. 1967an Williamstarrak Kaliforniako Marin konderrira aldatu ziren. Bertako ikastetxean piztu zitzaion antzerkirako interesa. Horren ondorioz, ikasketak utzi egin zituen, aktore karrera hasteko. Halabeharrez, New Yorkeko Juilliard School eman zuen izena, oso prestigio handia zuen interpretazio akademian. Hiru urte geroago, Kaliforniara itzuli eta San Frantziskon kokatu zen, umorezko antzezlanak egin nahian. 1976an, proba bat egin zioten eta antzerki horretan hartu zuten; hortxe hasi zen aktore ibilbidean. 1978-1982 bitartean, Mork & Mindy telesailan lan egin zuen: arrakasta handia lortu eta zineman ere hasi zen.

1987-1991 bitartean, film batzuetan parte hartu zuen eta hiruri esker, Oscar Sarietako izendapena jaso zuen, gizonezko aktore onenaren sailean. Lehena Good Morning, Vietnam izan zen; film horretan, irrati esatari batena egin zuen, Vietnamgo Gerraren garaian. Dead Poets Society filmarekin jaso zuen bigarren izendapena: literatur irakasle baten papera zuen; hirugarrena The Fisher King izan zen: han, arlote baten rola antzeztu zuen. Ahotsa eta doinua aldatzeko zuen talentuari esker, paper barre eragingarriak egin zituen, adibidez, Mrs. Doubtfire. 1990eko hamarkadan, rol askotarikoak izan zituen, batzuetan komikoak, beste batzuetan dramatikoak... 1997an, Taldeko gizonezko aktore onenaren Oscar saria irabazi zuen Good Will Hunting filmarekin.

Bizitza pertsonalari dagokionez, 1978ko ekainaren 4an, Valerie Velardirekin ezkondu zen; seme bat izan zuten, Zachary Pym (Zak, laburtuta), 1983ko apirilaren 11n jaioa. Williams eta Verlardi 1988an dibortziatu ziren. 1989ko apirilaren 30an, bere seme umezain Marsha Garcesekin ezkondu zen. Bi haur izan zituzten: Zelda Rae (1989ko abuztuaren 30ean jaioa) eta Cody Alan (1991ko uztailaren 25ean jaioa). 2008ko martxoan dibortziatu ziren.

Filmak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Filma Pertsonaia
1980 Popeye Popeye
1982 The World According to Garp T. S. Garp
1983 The Survivors Donald Quinelle
1984 Moscow on the Hudson Vladimir Ivanov
1986 Seize the Day Tommy Wilhelm
Club Paradise Jack Moniker
The Best of Times Jack Dundee
1987 Good Morning, Vietnam Adrian Cronauer
1988 The Adventures of Baron Munchausen Ilargiaren erregea
Portrait of a White Marriage Saltzailea
1989 Dead Poets Society John Keating
Back to Neverland Peter Pan
1990 Awakenings Malcolm Sayer doktorea
Cadillac Man Joey O'Brien
1991 Hook Peter Banning / Peter Pan
The Fisher King Parry
Dead Again Cozy Carlisle doktorea
1992 Toys Leslie Zevo
Aladdin Jenioa (ahotsa), Merkataria (ahotsa)
The Timekeeper The Timekeeper
FernGully: The Last Rainforest Batty Koda
Shakes the Clown Mimo irakaslea
I'm From Hollywood
1993 Mrs. Doubtfire Daniel Hillard
Being Human Hector
1994 In Search of Dr. Seuss Aita
1995 Aladdin and the King of Thieves Jenio (ahotsa)
Jumanji Alan Parrish
To Wong Foo, Thanks for Everything! Julie Newmar John Jacob Jingleheimer Schmidt
Nine Months Dr. Kosevich
1996 Hamlet Osric
The Secret Agent Irakaslea
Jack Jack Powell
The Birdcage Armand Goldman
1997 Good Will Hunting Sean Maguire
Flubber Philip Brainard irakaslea
Deconstructing Harry Mel / Harryren pertsonaia
Fathers' Day Dale Putley
1998 Patch Adams Hunter "Patch" Adams
Junket Whore
What Dreams May Come Chris Nielsen
1999 Bicentennial Man Andrew Martin
Jakob the Liar Jakob Heym / Narratzailea
Get Bruce
2000 Model Behavior Faremain
2001 A.I. Artificial Intelligence Know doktorea
2002 The Rutles 2: Can't Buy Me Lunch
Insomnia Walter Finch
Death to Smoochy "Rainbow" Randolph Smiley
One Hour Photo Sy Parrish
2004 Noel Charlie Boyd / Apaiza
House of D Pappass
The Final Cut Alan W. Hakman
2005 In Search of Ted Demme
The Big White Paul Barnell
Robots Fender
The Aristocrats Bera
2006 Man of the Year Tom Dobbs
Night At The Museum Theodore Roosevelt
Happy Feet Ramon / Lovelace (ahotsa)
Everyone's Hero Napoleon Cross (ahotsa)
RV Bob Munro
The Night Listener Gabriel Noone
2007 License to Wed Aita Frank
August Rush Maxwell "Wizard" Wallace
2009 Old Dogs Lead
Shrink TBA
Night at the Museum 2: Battle of the Smithsonian Theodore Roosevelt
World's Greatest Dad Lance Clayton
2014 The Angriest Man in Brooklyn
A Merry Friggin' Christmas
Night at the Museum: Secret of the Tomb
Boulevard
2015 Absolutely Anything Denis txakurra (ahotsa)

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Robin Williams Aldatu lotura Wikidatan