Txikipedia:Alanbike

Wikipedia, Entziklopedia askea
Alanbikea.

Alanbikea alkoholak destilatzeko erabiltzen den aparatua da, gehienetan kobrezkoa. Hitza arabieratik dator.

Lau ontzik osatzen dute alanbikea:

  • Pertza edo galdara: hau sutan dagoela, bertan jartzen da destilatu nahi den likidoa.
  • Ginbela: galdara ixten duen txapela, lurruna irteteko.
  • Beltxarga-lepoa eta serpentin edo hodi hoztailea: bertan lurruna hoztu eta likido bihurtzen da berriz.

Egiptoarrek orain 3.500 urte erabiltzen zuten, fermentaturitako fruta-zukuak distilatuz, perfumeak, botika esentziak eta pattarrak egiteko.