Wikipedia, Entziklopedia askea

Aldaketa fisiko

Izotza urtzen da berotzen denean.

Aldaketa fisikoak materiaren izaera aldatzen ez denean gertatzen direnak dira, materiak lehengo bera izaten jarraitzen baitu; aldaketa fisikoak gertatzen dira objektu edo substantzien konposizio kimikoa aldatzen ez duen aldaketa bat gertatzen denean.

Materiaren izaeran aldaketaren bat gertatzen denean, haren konposizio kimikoa da aldatzen dena, eta horregatik, aldaketa horiei, aldaketa edo erreakzio kimikoak deitzen zaie.

Nolako aldaketa fisikoak daude?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Egunero gure inguruan ikusten ditugun fenomenoetako asko aldaketa fisikoak dira. Ohikoenak eta ezagunenak honako hauek dira:

  • Aldaketa termikoak: materiaren tenperatura aldatzen denean gertatzen dira. Adibidez, ura egoera likidoan egoten da tenperatura normalean; izozten badugu, egora solidora aldatzen da, baina ur izaten jarraitzen du: izan ere, izotz berotuz gero, berriro ur likidoa izango dugu. Eta ur hori berotzen jarraitzen dugu, lurrundu egingo da, hau da, egoera gaseosoan egongo da. Hiru egoera horietan, materiaren izaera ez da aldatu, beti ura da.
  • Aldaketa elektrikoak: material bat igurtzitzen denean beste material batekin, zenbait fenomeno elektriko gertatzen dira; horrelakoetan, materiak karga elektrikoak hartu edo galtzen ditu. Adibidez, elektrizitate estatikoari lotutako aldaketa elektrikoak gertatzen dira plastikozko erregela bat trapu batez igurtzitzen dugunean, eta haien ondorioz, erregla horrek paper puskatxoal erakarri egiten ditu.
  • Mugimendua: materiaren kokapenaren aldaketa da, inolako aldaketarik izan gabe haren izaeran.
  • Deformazioa: materiaren forma aldatzen denean gertatzen da, inolako aldaketarik izan gabe materiaren izaeran.
  • Aldaketa optikoak eta soinu-aldaketak: materia garraiatu edo lekualdatu gabe energia igortzen denean gertatzen direnak dira. Adibidez, ekaitzetan, tximistek airearen bat-bateko berotzea eragiten dute, haren tenperatura asko igoz, eta argi-plasma sortzen da (tximistargia); plasma hori abiadura handiz zabaltzen da, eztanda baten moduan, trumoia deitzen dugun zarata handia sortuz.