Txikipedia:Alice Guy-Blaché

Wikipedia, Entziklopedia askea
Alice Guy-Blaché

Alice guy-blaché zinema ekoizlea, zinema zuzendaria, hari-idazlea, autorea, errealizadorea eta zinema aktorea izan zen.

Saint-Mandén, 1873 uztailaren 1 jaio zen, Frantzian eta Waynen, 1968ko martxoak 24an hil zen, Nueva Jersey-en.

Lehenengo fikziozko filmaren zuzendaria izan zen. Erretiratu zenean 600 filma baina gehiago zituen eginda.

17 urte zituenean aita hil zitzaion eta familia ondo mantentzeko mekanografia hasi zen ikasten.

Lehenengo pausuak zinemagintzan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

La Fée aux Choux (1896) filma esan daiteke dela historiako lehenengo fikziozko filma. Frantziako umeentzako ipuin ezagun batean oinarritu zen Guy filma egiteko, eta bertan, momentuan berriak ziren teknikak erabili zituen.

Azken urteak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alice Guy-k 1919an zuzendu zuen bere azken filma. Azken filma zuzentzen zuen bitartean, gaixotu egin zen, eta sendatzerakoan, Hollywoodera joan zen. Herbert Blanché-rekin egin zuen lan zuzendari laguntzaile gisa.

1921ean, bere azken filma atera eta geroago, lur-jotze ekonomikoa izan zuen. Honen ondorioz urte berean Frantziara bueltatu zen. Nahiz eta saiatu, ez zuen lortu finantzaketarik pelikulak egiten jarraitzeko. Dena den, ordurako 600 pelikula baino gehiago eginda zituen.

1953an Ohorezko Legioko zalduna saria eman zioten eta lau urte geroago Zinemateka Frantzesak omenaldi bat egin zion. 1964ean bueltatu zen Guy Estatu Batuetara eta han hil zen, New Jersey hirian, 1968ko martxoaren 24ean.

Film ospetsuenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • La Fée aux Choux
  • The consequences of Feminism
  • Esmeralda
  • La Vie du Christ
  • A Fool and His Money
  • Madame's Cravings
  • Matrimony's Speed Limit
  • Falling Leaves

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alice Guy-Blaché