Txikipedia:Andrea Henkel

Wikipedia, Entziklopedia askea
Andrea Henkel

Andrea Henkel Ilamenauen, Alemanian jaio zen 1977ko abenduaren 10ean. Alemaniarra biatloi lehiaketeta askotan txapeldun izan den soldadu bat da. Munduko zortzi titulu eta bi garaipen olinpiko ditu. Bere arreba Manuela Henkel iraupen eskiko txapelduna da. Henkel Tim Burke biatleta garrantzitsuarekin ezkondua dago. 2000 eta 2013 hartean 16 domina irabazi zituen Munduko Biatloi Txapelketetan, eta urrezko domina 1998eko Europako Biatloi Txapelketan. [1]

Kirol ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hasieran, Andrea Henkelek ez zuen arrakasta handirik biatloietan. Baina, Junior Sprint Txapelketan parte hartu zuenean distira egin zuen, brontzea lortuz, bere prestakuntza guztiarekin. Hortik aurrera oso garrantzitsua izan da emakumeen biatloi txapelketetan. [2]

Joko Olinpikoetako dominak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Andrea Henkel 2007ko Munduko Txapelketan.

Lau aldiz parte hartu du eta lauetan domina eraman du. [3]

Tokia eta urtea Domina
Salt lake city 2002 Bi urre
Turín 2006 Zilarra
Vancouver 2010 Brontzea

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) Andrea Henkel. 2021-09-05 (Noiz kontsultatua: 2022-03-11).
  2. «Henkel Andrea: biografia, karrera, argazkiak» eu.unansea.com (Noiz kontsultatua: 2022-03-11).
  3. (Gaztelaniaz) Andrea Henkel. 2021-09-05 (Noiz kontsultatua: 2022-03-11).