Biatloi

Artikulu hau "Kalitatezko 2.000 artikulu 12-16 urteko ikasleentzat" proiektuaren parte da
Wikipedia, Entziklopedia askea

Biatletak lehiatzen

Biatloia iraupen-eskia eta eskopeta batekin tiro egitea konbinatzen duen neguko kirola da. Tiro egitean zulo batean eman behar duzu eta ez baduzu ematen, penalizazio bat izango duzu, berriro tiro egin beharra edo 150 metroko bira bat ematea. 1960ko Olinpiar Jokoetatik aurrera kirol olinpikoa da.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Encyclopædia Britannicaren arabera, biatloia "Eskandinaviako eski tradizioetan oinarritua dago, bertako antzinako biztanleek Ullr jainko nordikoa gurtzen baitzuten, eskiaren zein ehizaren jainko gisa". Garai modernoetan, kirol honetan bihurtu zen jarduera norvegiarrentzako ariketa bat zen, armadarako ordezko prestakuntza zena. Norvegiako eski erregimentuek eski txapelketa militarrak antolatu zituzten XVIII. mendean, lau klasetan banatuta: objektibo bat tirokatzea ahalik eta azkarren eskiatuz, zuhaitzen artean eski jaitsiera lasterketak, muino handietatik jaitsiera lasterketa erori gabe eta lasterketa luzea lur lauan, errifleak zein pakete militarrak eramanez. Gaur egungo terminologia erabiliz, lehiaketa militar hauek eski alpinoa, slaloma, biatloia eta ipar eskia ziren.[1] Munduko lehen eski klub ezagunenetako bat, Trysil Rifle and Ski Club, 1861. urtean sortu zen Norvegian, herri mailan defentsa nazionala sustatzeko. XX. mendeko aldaeren artean, Forsvarsrennet (lehiaketa militarrak) topatu daiteke: 17 kilometroko ipar eski lasterketa bat, tirokatzeekin, eta 30 kilometroko ipar eski militarreko lasterketa, tiratzaile probekin. Biatloi modernoa konbinatutako ariketa militar zaharraren aldaera zibila da.[2] Norvegian, biatloia 1984ra harte Det frivillige Skyttervesen-en erakundearen adar bat zen, gobernuak, defentsa nazionala babesteko, tiratzaile zibilak sustatzeko sortua. Norvegian, biatloiari skiskyting deitzen zaio (literalki eski-tirokatzea).[3] Norvegian skifeltskytingeko lehiaketa ezberdinduak daude oraindik. Lehiaketa hauetako partehartzaileek 12 kilometroko ipar eski lasterketa bat egin behar dute, tartean kalibre handiko fusilarekin distantzia ezezagunetara dauden helbuurei tiro egiten dieten bitartean.[4]

Patruila militar deitua, 1924ko Neguko Olinpiar Jokoetan lehiatu zen, eta 1928an, 1936an eta 1948an erakustaldi gisa parte hartu zuen eski eta tiro konbinazioak. Garai hartan ez zuen onarpen olinpikorik jaso parte hartzen zuten herrialde gutxiak ez zirelako araudian ados jartzen. 1950eko hamarkadaren erdialdean, ordea, biatloia Sobietar eta Suediar neguko kirol zirkuituetan sartu zen eta publikoaren onarpen ona jaso zuen. Berriki lorturiko ospe honek biatloia Neguko Olinpiar Jokoetan sartzen lagundu zuen.

Lehen Munduko Biatloi Txapelketa Austrian ospatu zen 1958an eta 1960. urtean kirola Olinpiar Jokoetan sartu zen.[3] Albertvillen 1992an, emakumezkoak lehen aldiz onartu ziren olinpiar biatloian.

1958tik 1965erako lehiaketetan potentzia handik kartutxoak erabiltzen zituzten, hala nola .30-06 Springfield eta NATO 7.62 × 51mm bezalakoak. 1978an .22 Long Rifleren kartutxoa estandarizatu zuten. Munizioak lehiakidearen gerrian jartzen zen gerrikoan eramaten ziren. Froga bakarra gizonezkoen 20 kilometroko banakako lasterketa zen, tiratzeko lau barruti bereizi eta 100, 150, 200 eta 250 metrora zeudenak. Dianaren distantzia 150 metrotara gutxitu zen 1966an, erreleboak sartzearekin batera. Tiraketa eremua 50 metroetara murriztu zen 1978an eta diana mekanikoak 1980ko Neguko Olinpiar Jokoetan erabili ziren estreinakoz.[5]

Modalitateak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Izena Luzera Irteera Tiro
saila*
Zigorra
Sprint 10 km (G)
7,5 km (E)
30 segundoko tarteak 2 Akats 1 = 150 m
Jazarpena 12,5 km (G)
10 km (E)
Mailakatua sprintaren denboraren arabera 4 Akats 1 = 150 m
Banaka 20 km (G)
15 km (E)
30 segundoko tarteak 4 Akats 1 = 1 minutu
Denak batera 15 km (G)
12,5 km (E)
Denak batera 4 Akats 1 = 150 m
Errelebotan 4 x 7,5 km (G)
4 x 6 km (E)
Denak batera 8 1, 2, 3 akats = 1, 2, 3 karga.
4. akatsetik aurrera,
Akats 1 = 150 m
  • (*) - Tiro sailaren erdia etzanda eta bestea zutik.
  • (G) - Gizonezko lehiaketa.
  • (E) - Emakumezko lehiaketa.

Biatleta ospetsuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gizonezkoak
Emakumezkoak

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Txantiloi:Norwegian Bergsland, Einar. (1946). På ski. H. Aschehoug & Co. (W. Nygaard) (Noiz kontsultatua: 2018-02-07).
  2. 1918-, Bø, Olav,. (1993). Skiing throughout history. Norske samlaget ISBN 8252138853..
  3. a b Kunnskapsforlagets Idrettsleksikon. Kunnskapsforlaget 1990 ISBN 8257304085..
  4. (Norvegieraz [bokmål]) Bryhn, Rolf. (2014-09-28). skifeltskyting. (Noiz kontsultatua: 2018-02-07).
  5. (Ingelesez) «Biathlon: a discipline on the cutting edge» International Olympic Committee 2016-07-21 (Noiz kontsultatua: 2018-02-07).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nazioarteko elkarteak[aldatu | aldatu iturburu kodea]