Txikipedia:Animalia-zelula
Itxura
Animalia-zelula animaliek izaten dituzten zelula eukarioto mota da. Forma desberdinak izan ditzake, duen funtzioaren arabera.
Ondorengo egitura dute animalia-zelulek: mintz mehe eta malgua, zitoplasma eta organuluak (nukleoa, zitoplasma, mitokondrioa, golgiren aparatua, erretikulu endoplasmatiko pikorduna, erretikulu endoplasmatiko leuna, bakuoloak, zentrosomak eta erribosomak).