Txikipedia:Antropologia
Itxura
Antropologia giza zientzia bat ba, gizakia bere arlo guztietan (soziala, kulturala eta fisikoa eta haren eboluzioa) ikertzen duena. Izena antzinako (grezieratik dator (άνθρωπος, anthropos, "gizakia" eta λογος, logos, "ezagutza") eta gizakiari buruzko ezagutza edo jakintza esan nahi du.
Hainbat tradizio bereizten dira antropologian:
Frantziar ereduak gizakiaren aspektu sinboliko eta sozialei ematen dio garrantzia gehienbat. Eredu anglosaxoiak, berriz, antropologia lau azpi-jakintzagaitan zatitzen du:
- Antropologia fisikoa edo antropobiologia: gizakien ezaugarri fisikoen eboluzioaren aniztasuna ikertzen duena.
- Antropologia sozio-kulturala: gizarte sareak, legea, politika, erlijioa, sineskerak eta abar ikertzen dituena.
- Arkeologia: gizartea haren aurreko garaietako hondarren bidez ikertzen duena.
- Hizkuntza-antropologia: hizkuntzak toki eta denboran zehar dituen aldaketak, hizkuntzaren gizarte erabilerak eta hizkuntza eta kulturaren arteko erlazioa ikertzen dituena.