Edukira joan

Wikipedia, Entziklopedia askea
Dortoka arroketan

Apoarmatu korrontezalea ur gezetako dortoka bat da.

20 zentrimetoko oskol zapala du. Oskol hori plakez osaturik dago. Korrontezale gazteak gila nabarmena du oskolean eta helduen kasuan, oskolaren atzealdean. Helduek, ia orbanik gabeko kolorazio arre grisaxka edota berdexka dute buru eta bizkarrean eta horixka azpialdean.

Ehiztari fina, hortzik gabeko mokoaz baliatuz arrainak, anfibioak eta uretako ornogabeak harrapatzen ditu. Batzuetan, hildako arrain edo bestelako sarraskiez eta landareez ere elikatzen da.

Udaberri bukaeran edo udan, emeak ibai-bazterrean zulo bat egiten du eta bertan 5-10 arrautza erruten ditu. Aste batzuk pasata, 3 zentimetro inguruko luzerako kumeek arrautzaren oskola puskatzen dute. Batzuk 70 urteerata hel daitezke, baina bataz bestekoa 25 urte ingurukoa da.

Euskal Herrian non aurkitzen da?

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskal Herri guztian aurki dezakegu apoarmatu korrontezalea.

Izenak beste hezkuntzatan

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Gazteleraz: Tortuga del Caspio
  • Ingelesez: Caspiar turtle
  • Alemanez: Kaspische Bachschildkröte