Txikipedia:Aranburu jauregia (Tolosa)
Itxura
Aranburu jauregia XVll. mendeko Tolosako eraikuntza bat da, eta Santa Maria eliza, Errota eta Oria ibaiaren artean dago. Aranburu jauregiak hiru solairu ditu eta beheko solairuan Tolosako udal liburutegia, udal artxibategia eta bi erakusketa areto daude. Lehen solairuko hormak harri landuz eginda ditu. Jauregiaren izkinak kutxinduraz apainduta daude. Lehen solairuko leihoak hesiz inguratuta daude berriz goiko solairuan balkoiak ditu. Elementu deigarrienak lehen solairuan dagoen sarbide handia eta haren gaineko balkoia dira. Balkoiaren gainean Migel Aranbururen armarria ageri da.