Txikipedia:Tolosa
| Datuak, labur | |
| 🏴 Lurraldea | Gipuzkoa |
|---|---|
| 👨👨👦👦 Biztanleak | 20.070 |
| 🔎 Azalera | 37,39 kilometro koadro |
| 🌄 Altuera | 75 metro |
![]() | |

Tolosa Gipuzkoako udalerri bat da. 19.386 biztanle ditu. Tolosaldea eskualdeko herriburua da eta Gipuzkoako herri garrantzitsuenen artean dago. Bereziki ezagunak dira Tolosako inauteriak, Titirijai txotxongiloen jaialdia, Tolosako Abesbatza Lehiaketa, eta Tolosako babarrunak..
Lehen paper-fabrikak zeuden Tolosan, baina itxi egin ziren XX. mendean bukaeran. Tolosaldeko biztanleak Tolosara joaten dira erosketak egiteko, ikasteko eta medikuen kontsultara.
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Oria ibaiak zeharkatzen du herria. Tolosatik gertu daude mendi ezagun hauek: Uzturre, Hernio, Herniozabal, Basagain, Otsabio, Mendikute, Urkizu...
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1200. urtera arte Nafarroako erresuman egon zen Tolosa. Urte hartan Gaztelak konkistatu zuen Gipuzkoa, eta 1256n Tolosari hiri kategoria eman zion (hiri forua), Gaztelako erregearen eskutik.
Aspaldian hamar urtez, 1844-1854 bitartean, Gipuzkoako hiriburua izan zen.
Demografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2019an herriak 19.270 biztanle zituen.

Politika
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2023ko hauteskundeen ondoren, Andu Martinez de Rituerto Arregi izendatu zuten alkate.
Euskara
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
2016an Tolosako herritarren %70,94 euskalduna zen. Tolosaldean euskara asko erabiltzen da, Euskal Herriko eskualderik euskaldunenen artean dago; hala ere, Tolosan gutxitxoago egiten da euskaraz inguruko herri txikietan baino, herri horiek ia erabat euskaldunak dira eta.
Tolasaldeko ataria aldizkaria Tolosako albisteak zabaltzen ditu, paperean eta internet bidez.
Eraikin garrantzitsuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Idiakez Jauregia. XVII. mendekoa.
- Nafarroako zubia.
- Tolosako udaletxea.
- Errota
- Arkeologia parkea.
- Lapaza etxea.
- Berdura plaza.
- Iturriza jauregia.
- Atodo jauregia.
- Plaza Berria.
- Euskal Herria plaza.
- Aldundiaren jauregia.
- Gaztelako atea.
- Zerkausia.
- Aranburu jauregia. XVII. mendekoa.
- Andre Mariaren eliza. XVIII. mendekoa.
- San Frantzisko eliza.
- San Blas baseliza.
- Izaskungo ermita.
- Herrikide Jesuitinetako kapera.
- San Jose eliza (Jesusen alabak)
Argazki galeria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Aranburu jauregia
-
Idiakez jauregia
-
Plaza berria
-
Herrikide Jesuitinetako kapera
