Wikipedia, Entziklopedia askea
👶
Jaiotza
1942ko martxoaren 25a
Memphis
💀
Heriotza
2018ko abuztuaren 16a
Detroit
🔨
Lanbidea
abeslari
📷
Argazkiak
ikusi

Aretha Louise Franklin (Memphis, Tennessee, 1942ko martxoaren 25a - Detroit, 2018ko abuztuaren 16a) estatubatuar abeslaria izan zen.Soularen Erregina ezizena ipini zioten.

Aretha Franklin

Bizitza eta ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Memphisen sortu eta Detroiten hazi zen. Apaiz baptista baten alaba izanik, aitaren elizako abesbatzan abestu zuen txikitatik. Elizan entzun zuen gospelak eragin handia izan zuen bere kantatzeko eran. Pianoa jotzen bere kontu ikasi zuen.

Ibilbide profesionala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hasierak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hamalau urte zituela grabatu zuen bere lehenengo diskoa, aitaren meza batean. Soul edo rhythm and bluesko gai ezagunen bertsio asko egin zituen hasieran: Today I Sing The Blues, adibidez, kalitate eta arrakasta handikoak batzuk, apalagoak besteak.

Aretha Franklin 2015

1966an, Atlantic konpainiarentzat hasi zen lanean, eta urtebete geroago, arrakasta beteko lehenengo singlea argitaratu zuen: I Never Loved a Man. Berehala, Respect grabatu zuen,  1970eko hamarkadan hainbat album grabatu zituen Live at Fillmore West (1971), Young, Gifted and Black (1971), beste batzuen artean.

Azken etapa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1987an, gospel abestien album bikoitza grabatu zuen aspaldiko partez, One Lord, One Faith, One Baptism, bere aitaren elizan. Sari asko irabazi zituen, Grammy saria, besteak beste.

2008. urtean Rolling Stone aldizkariak historiako abeslaririk onena izendatu zuen.

Abestiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

-1967 I Never Loved a Man

-1968 Lady Soul

-1978 Almighty Fire.

-2008 This Christmas

-2017 A Brand New Me