Wikipedia, Entziklopedia askea
Aretxabaletako tomatea

Aretxabaletako tomatea Aretxabaleta herrian mantendu den tomate arrox mota bat da 2021ean Espainiar Estatuko tomate onena izendatua izan zena.

Azken urteetan bertako nekazariek egindako lanari esker gaur egun Aretxabaletaz gain inguruko herrietan eta Gipuzkoako beste hainbat herritan ere ekoizten da.


Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tomate hau Arabara eraman zuen monja batek eta haren familiak erein zuen. Monja hura ondoren Arrasateko Fagor lantegian hasi zen lanean eta tomate landareak banatu zituen.

Aretxabaletako San Migel jaietan barazkien merkatua egiten da eta Aretxabaletako tomateak gero eta presentzia handiagoa zuela ikusita 2017. urtean "Aretxabaletako Tomatearen Astea" ospatzea erabaki zen iraila erdialdean. 2023an Euskal Herriko bertako tomatearen lehiaketa antolatu da.

2021. urtean Torrelavegan, Kantabria, jokaturiko Espainiar Estatuko txapelketan tomate barietaterik onenaren saria eskuratu zuen.


Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tomate arrosa da, batzutan kolore ilunagoa ere izaten du. Azal fina du, hazi gutxi izaten du eta horren ondorioz garraztasun txikiagoa du eta amaieran zapore goxoa uzten du ahoan.


Irabazi dituen sari batzuk[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 2021. urtean Torrelavegan (Kantabria) jokaturiko Espainiar Estatuko txapelketa.
  • Santa Cruz de Bezanan beste txapelketa bat irabazi zuen.
  • 2022an bigarrenez irabazi zuen Santa Cruz de Bezanako txapelketa.