Zapore

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
1. Mingotsa
2. Garratza
3. Gazia
4. Gozoa.

Zaporea janari edo substantzia batek sorrarazten digun sentsazioa da, dastamenak eta usaimenak antzematen dituzten seinale kimikoei esker nabaritzen dugu. Jakien zaporea sukaldarien kezka da, baita elikagai industrien erronka zientifikoa. Zaporetzaileak edo ongarriak, bai naturalak (espeziak) bai artifizialak (E zenbakiak), zaporeak nabarmentzeko edo aldatzeko erabiltzen ohi dira.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Batez ere usaimenaren bidez antzematen ditugu zaporeak; horregatik katarroak edo alergiak, hau da, sudur-kongestioa sorrarazten duten gaixotasunek, zapore sentsazioa murrizten dute. Zaporearen mekanismoa oso sinplea da: behin ahoan sartuta, hortzak (haginak) janaria txikitzen dute eta usaiak jariotzen dira. Alde batetik, usai hauek faringetik sudurrera igotzen dira usai-dastamen sentsazioa sorraraziz; bestaldetik, janarien substantzia kimikoak mihiaren sentsore espezifikoei eragiten diete.

Janarien 'benetako zaporea' mihiaren zenbait aldetan dauden sentsore espezifikoei esker antzematen da, sentsore hauek dastamen-papilak dute izena eta gizakia papila hauetako 10.000 inguru ditu. Dastamenak antzematen duen zaporearen partea (dastamen papilek ematen duten informazioa) 5 oinarrizko zaporeak (gozoa, gazia, mingotsa, garratza eta umami) baino besterik ez ditu bereizten, baina janarien usaia oso anitza da.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Zapore Aldatu lotura Wikidatan