Txikipedia:Armentia ikastola

Wikipedia, Entziklopedia askea
Armentia ikastola.

Armentia ikastola Gasteizen dagoen ikastola bat da. 1992an sortu zen, kooperatiba izaera juridikoarekin, Armentia inguruetan oblatas ordenako mojek zeukaten komentu eta barnetegian. Lehen bi ikasle taldeak 1992-93 ikasturtean hasi ziren eskolak hartzen bertan, eta gaur egun 800 ikasle pasa ditu. Euskal Herriko Ikastolak (EHI) Europar Kooperatiba Elkarteko (garai bateko Euskal Herriko Ikastolen Elkarteko) partaide da.

Armentia ikastolaren proiektu pedagogikoaren hiru printzipio nagusiak hauek dira: euskalduntasuna eta euskal kultura sustatzea, hezkuntza-komunitatea osatzen duten guztien partaidetza izatea (guraso, ikasle eta irakasleena), eta eleaniztasuna bultzatzea.