Txikipedia:Arrapala (argipena)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search


Arrapala sestra berean ez dauden bi gainazalen artean eraikitzen den plataforma da, bertatik igo eta jaisteko. Geometria deskribatzailean bi multzotan sailkatzen dira: arrapala lauak eta arrapala helikoidalak. Erabilera zenbait dituzte:

  • gurpil-aulkietarako arrapala, gutxituei eraikinetara sartu eta atera eta altuera desberdineko beste egiturak igotzen eta jeisten laguntzeko;
  • tutu-erdiko arrapalak eta skate-parkeetako beste arrapala motak, skateboarding, BMX eta beste akrobazia-kirolak egiteko erabiltzen direnak, bertan mugimenduak eta maniobrak egiteko;
  • arrapala mekanikoa, altuera bat gainditzeko hirietan eraikitzen den arrapala mugikorra;
  • arrapala edo plano inklinatua, mekanika fisikoan aztertzen den makina sinplea.