Txikipedia:Arrate

Wikipedia, Entziklopedia askea

Eibar, Arrate Eibarko (Gipuzkoa) auzunea da. Udalerriaren mendebaldean dago, Bizkaiarekiko mugan. Izen bereko mendi gain batean dago, 556 m-tara. Arrateren esanahia hurrengoa da: Harri artean dagoena

Arrate santutegia

Arrate Andre Mariaren Santutegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gailurrean gurutze bat dauka eta bertatik gertu Arrateko Andre Mariaren santutegia dago; Ama Birjina hau Eibarko zaindari izendatu zuten. Santutegiaren inguruan aisialdirako gune zabala dago, jatetxe, taberna eta hotelarekin. Arrate Irratia herri emisorak bertatik emititzen du. Parke guztia pagoz inguratuta dago.