Txikipedia:Artobeltz

Wikipedia, Entziklopedia askea
Artobeltzaren lorea

Artobeltza (fagopyrum esculentum) Eurasian hazten den Polygonaceae familiako genero bat da. Nekazaritzan artobeltz arrunta deituriko espeziea erabili ohi da, eta nahiz eta zerealen erabilera berdina izan, ez da familia berekoa. Bere izenak kontrakoa adierazi arren, landare hau ez da belar bat eta ez dauka artoarekin zerikusirik.

20 eta 70 cm arteko altuera du artobeltzak. Hosto bigun samarrak ditu, eta hauek bi motatakoak dira: goikoak besarkatuak dira, eta behekoek peziolo luze samarra dute. Honen loreak txikiak dira eta arrosak zein zuriak izan daitezke.

Ekoizpena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Errusia da landare hau gehien ekoizten duen herrialdea, artobeltzaren %50 ekoitziz. Ondoren Txina, %17rekin eta hirugarren Ukraina, %7rekin.

Artobeltz hazia

Erabilera elikaduran[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Artobeltzak ez du glutenik, izan ere, ez du zerealekin harremanik, eta, beraz, zeliakoen dietan aproposa da. Herrialde hotzetan edo neguan oso erabilgarria da; izan ere, elikagai energetiko eta nutritiboa da.

Landare honen propietate sendagarriengatik, herri-medikuntzan infusio moduan erabili ohi da. Horrez gain, hainbat zirkulazio arazo hobetzen laguntzen du.