Peziolo
Pezioloa (latinez "petiolus", ointxoa) hosto baten ijelkia bere oinarrira edo zurtoinera lotzen duen txorten txikia da. Peziolorik ez duten landareak sesilak direla esaten da. Pezioloa funtsezko ezaugarria izaten da landare bat identifikatzeko.
Pezioloa plantularen ernetze fasean garatzen da, hipokotilo deritzon enbrioi ehunean. Hipokotiloaren luzapenetik kotiledoia sortzen da (hostoaren ehun aitzindaria), baita zurtoinaren meristemo apikala ere. Kanpoaldeko zelulak ezberdindu eta heldu egiten dira, geruza epidermiko bihurtuz. Barnealdeko zeluletako batzuk kolenkima bihurtzen dira, peziolo gazteari euskarria emanez. Zelula luzanga taldeek hari probaskularrak sortzen dituzte. Pezioloaren gainontzekoa epidermisa eta hari probaskularren artean dauden zelula parenkimatikoek osatzen dute, kortexa osatuz, hari hauen barnean daudenekin batera, bihotza eratzen dutenak.
Talde baskularren aitzindarien artean barreiatzen duen parenkimak bihotz izpiak deritzenak eratzen ditu.
Ehun hauek peziolo ehun helduaren aitzindariak dira, eta pezioloaren oinarrizko funtzioak definitzen dituzte:
- Sendotzea eta luzatzea
- Fluidoen garraioa zurtoina eta lamina edo hosto linboaren artean.