Edukira joan

Txikipedia:Askorriagako Gotortokia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Askorriagako gotokia. Barrikatik ikusita

Askorriagako Gotortokia Gorlizen leku oso ezaguna da. Askotan, Askorriagako gotortokiari Gorlizko gaztelua deitzen zaio. Gaztelu honetatik oso ondo ikus daiteke itsasoa.

Non dago?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Askorriagako Gotortokia Gorlizen dago. Uztrikotzet puntan dago, itsasoari begira. Uztrikotzet osatzen duen harkaitz-muino hau duela 120 milioi urte sortu zen, koralezko arrezife baten hondarretatik eta moluskuetatik abiatuta. Itsasotik edo Barrikatik begiratuz gero, materialen kolorea Uztrikotzet puntan aldatzen dela ikus daiteke.

Gorlizko gaztelua gorliztik ikusita

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Askorriagako gotortokia XVIII. mendean eraiki zen, Gaminiz (gaur egun Plentzia eta Gorliz) zaintzeko. Ingelesengandik herri hori babestea zen xedea, pentsatzen baitzuten ingelesek eraso egin zezaketela eta Uztrikotzet itsasoa behatzeko leku aproposa da, bertatik oso ondo ikus baitaiteke itsasosa. Azkoz geroago, Askorriagako gotortokia kontrabandistek erabili zuten kontrabandua egiteko.

Hezkuntza-baliabideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]