Gorliz

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Gorliz

 Bizkaia
Gorlizko hondartza.
Gorlizko hondartza.
Gorlizko bandera

Gorlizko armarria

Izen ofiziala Gorliz
Estatua
Erkidegoa
Herrialdea
Eskualdea
Espainia
Euskal Autonomia Erkidegoa
Bizkaia
Uribe Kosta
Alkatea Arantza Etxebarria (EAJ)
Herritarra gorliztar
Koordenatuak 43°24′58″N 2°55′58″W / 43.41611°N 2.93278°W / 43.41611; -2.93278Koordenatuak: 43°24′58″N 2°55′58″W / 43.41611°N 2.93278°W / 43.41611; -2.93278

Bizkaia municipalities Gorliz.PNG

Eremua 10,20 km2
Garaiera 0 m - 289 m
Distantzia 27 km Bilbora
Posta kodea 48630
Biztanleria 5.664 bizt. (2014) — (Green Arrow Up.svg 62)
Dentsitatea 555,29 bizt./km²
http://www.gorliz.eu
Gorlizko udaletxea.

Gorliz Bizkaiko udalerria da, Uribe Kostako eskualdean dagoena. Tradizionalki nekazaritzari eta itsasoari lotutakoa izanik, azken urteetan turismoak indarra hartu du, eta Bilboaldean egoteak herria handitzea eragin du.

Geografia eta inguru naturala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gorliz Bizkaiko kostaldean dago kokaturik, Bilbotik 25 kilometro ekialdera.

Klimari dagokionez, Bizkaiko kostaldearen epeltasuna nabari zaio, tenperatura gozoak eta atseginak baititu urte osoan zehar.

Auzoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udalerri mugakideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gorliz udalerriak itsasoa dauka iparraldean eta mendebaldean. Hegoaldetik Plentzia udalerriak inguratzen du, eta ekialdean Lemoiz dauka.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Butroe ibaiaren eskuinaldean kokaturik dagoen Mandañu muinoan Neolitoaren eta Kalkolitoaren artekoak omen diren hondakinak aurkitu ziren, besteak beste gezi muturrak eta janaria ehotzeko elementuak.[1]

1919ko ekainaren 19an Gorlizko ospitalea fundatu zuten.

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XX. mendearen lehen erdian egonkor mantendu zen Gorlizko biztanleria, itsasoari eta nekazaritzari lotutako herria izanik. XX. mendearen bigarren erdialdean Bizkaian gertatutako industrializazio prozesua ez zen Gorlizera iritsi, baina 1970eko hamarkadatik aurrera populazioa handitzen hasi zen, eta 19990eko hamarkadatik hurrengo hogei urteetan hazkunde handia gertatu zen, biztanleria ia bikoizteraino.

Gorlizko biztanleria

Politika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2011ko maiatzaren 22ko hauteskundeen emaitzen ondorioz, EAJ alderdiko Arantza Etxebarria hautatu zuten alkate. EAJk bost zinegotzi eskuratu zituen, eta Grupo Independiente de Gorliz (GIG) taldeak beste bost, baina EAJk boto gehiago lortu zituen. Bildu koalizioak hiru zinegotzi eskuratu zituen.

2015eko udal hauteskundeetan Euzko Alderdi Jeltzaleak zinegotzi bat irabazi zuen eta GIG taldeak bat galdu. EAJ alderdiko Arantza Etxebarria hautatu zuten alkate.

Gorlizko udalbatza

Alderdia

2015eko maiatzaren 24a

2011ko maiatzaren 22a

Zinegotziak Boto kopurua Zinegotziak Boto kopurua
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ)
6 / 13
1.115 (% 40,02)
5 / 13
1.108 (% 37,06)
Grupo Independiente de Gorliz
4 / 13
669 (% 24,01)
5 / 13
958 (% 32,04)
Euskal Herria Bildu*
3 / 13
620 (% 22,25)
3 / 13
683 (% 22,84)
*2011ko hauteskundeetan Bildu gisa aurkeztu zen koalizioa.
Datuen iturria: 2015eko eta 2011ko udal hauteskundeen emaitzak euskadi.net webgunean

Garraiobideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Errepidez, Gorlizetik Getxora joan daiteke (BI-634 errepidea), Bakiora (BI-3151) eta Mungiara (BI-2120). Garraio publikoari dagokionez, 20 minututik behin dago autobus zerbitzua Bilboko metroaren geltokira joateko.

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bitxikeriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Gorliz Aldatu lotura Wikidatan


Portal.svg
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Herriko Wikiatlasa