Txikipedia:Atodo jauregia

Wikipedia, Entziklopedia askea

Atodo jauregia Tolosako Pizkunde garaiko eraikin bat da, XVI. mendekoa. Eraikinaren izena bere sortzailearengandik dator: Fermin Atodo kondearengandik. Eraikina kultura-ondasuna da, eta hainbat berrikuntza egin dizkiote historian zehar; gaur egun, etxebizitza pribatuetarako erabiltzen da. Eraikinak bi pisu eta ganbara ditu. Bi isurkiko teilatua du eta aleroi bikoitza. Solairu nagusiak balkoi forjatu ederrak ditu, eta azken solairuak arku beheratuek osatutako hogei bao simetriko. Atodo leinuak Albiztur herrian du jatorria.

Atodo jauregia

Esku-hartzeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 1987. urtean estalkia eta teilatu hegalak berritu ziren.
  • 1999. urtean fatxada nagusia zaharberritu zen.
  • 2004. urtean: estalkia zaharberritu zen.