Wikipedia, Entziklopedia askea

Avaceratops

Avaceratops
Dinosauro belarjalea
Altuera0,9 metro
Luzera3 metro
Bizi zen garaiaKretazeoa
EsanahiaAurpegia adarrarekin

Avaceratops kotxe txiki baten tamaina zuen dinosauroa zen, baina oso gihartsua eta indartsua zen. Lepoaren inguruan hezurrezko lepoko handi moduko bat zuen, eta errinozeroek bezala adar handi bat zuen sudur inguruan. Beste bi adar txikiago zituen goian, Triceratopsak bezala.

Mokoa loro baten antzekoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dinosauro hau belarjalea zen, eta moko bat zuen, gaur egungo loroen antzekoa zena. Hortz zabalak zituen, landareak suntsitu ahal izateko.

Gorputz lodia eta sendoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Baliteke animalia azkarra izatea, oso hanka gihartsuak baitzituen. Isatsa ere lodia zen; oreka mantentzeko erabiliko zuen.