Edukira joan

Wikipedia, Entziklopedia askea
Azpiarrosa klorousaina.

Azpiarrosa klorousaina Euskal Herriko onddo mota bat da.

Kapelak beix-marroi argi kolorea du eta ertzetan kurbatua da.

Orriak nahiko estuak dira. Gaztetan zurixka kolorea dute, baina handitzen denean arrosa kolorekoak jartzen dira.

Hanka hauskorra da. Gaztetan kolore zurixka du eta zahartzerakoan horixka.

Jangarritasuna

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ez da jangarria. Tripako min arinak sortzen ditu eta ez du zaporerik.

Non aurkitu daiteke?

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskal Herrian aurkitu daiteke udan eta udazkenean. Zuhaitz hostozabal eta koniferoen basoetan hazten da.