Txikipedia:Bad Bunny
👶 Jaiotza 1994ko martxoaren 10a Almirante Sur (en) eta Vega Baja (en) |
🔨 Lanbidea rapero |
📷 Argazkiak ikusi |
Benito Antonio Martínez Ocasio (Bad Bunny ezizenez ezaguna) berez abeslari, konpositore eta produktorea da. 1994ko martxoaren 10ean jaio zen Almirante Sur-en (Puerto Rico). Gaur egun munduko abeslarietako famatuena da, gehien bat gazteen artean.
2016 2017 urteen artean, bere abestiengatik eta erabiltzen zuen "trap latino" estioloarengandik izugarrizko ospea lortu zuen. Abeslaria izan baino lehen, bere herriko supermerkatu batean egiten zuen lan unibertsitateko ikasketak ordaindu ahal izateko. Urte horietan bere lehenengo kontratua sinatu zuen. Bere ibilbidean zehar beste hainbat artista famatuekin egin du lan, horien artean, Anuel AA, Arcángel (abeslaria) eta Myke Towers azpimarra ditzakegu.
Zein albuma argitaratu ditu?
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bad Bunny-k, bere ibilbidean zehar 8 album ezberdin argitaratu ditu
Albuma | Urtea | Abesti ezagunena |
---|---|---|
El conejo malo | 2017 | Diles |
X100pre | 2018 | Mia |
Oasis | 2019 | La cancion |
YHLQMDLG | 2020 | Safaera |
Las que no iban a salir | 2020 | Pa Romperla |
El ultimo tour del mundo | 2020 | Dakiti |
Un verano sin ti | 2022 | Moscow mule |
Nadie sabe lo q va a pasar mañana | 2023 | Monaco |
Album hauen artean bi hauek dira gehien entzundakoak:
Un Verano Sin Ti: 2022ko uztailean argitaratu zuen albuma da. 23 abestiz osatuta dago. Album guztien artean famatuena da. Spotify-ko album guztien artean entzule gehien dituena izatera heldu da.
YHLQMDLG: 2020ko otsailaren 29an argitaratutako albuma da. Bad Bunny-k bakarrik argitratutako 2. albuma da
Zein sari irabazi ditu?
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bad Bunny-k bere abeslari bizitzan zehar hainbat sari irabazi ditu. Hauek izan dira irabazitakoen artean garrantzitsuenak
- Lehen Hezkuntza garaian eskola jazarpenaren biktima izan zen ile luzea eta gehiegizko pisua edukitzeagatik.
- Benito eliza batean hasi zen abesten, eta pixkanaka kantuak ateratzen famatuagoa egiten hasi zen.
- Artista honek egun batean 183 milioi (espainiaren biztanleria lau aldiz) entzule izan zituen, Drake izeneko beste abeslari baten errekorra hautsiz.
Urtea | Kategoria | Nominazioa |
---|---|---|
2020 | "Pop "Latino" albumik onena | YHLQMDLG |
2022 | "Musica Urbana" albumik onena" | El Ultimo Tour Del Mundo |
2023 | "Musica Urbana" albumik onena" | Un Verano Sin Ti |
Latin Grammy Sariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bad Bunny abeslariak ez du soilik abeslari bezala lan egin. Bere hasieratan supermerkatu bateko pakete-egile bezala lan egin zuen. Horrez gain behin famatua izanda aktore lanetan ibili da ere, "Bullet train" izeneko filmean adibidez. Bere azken lanbidea WWE-ko izarretako bat izatea da.
Urtea | Kategoria | Nominazioa |
---|---|---|
2019 | "Musica Urbana" albumik onena" | X 100pre |
2020 | Reggaetoneko interpretaziorik onena | Yo Perreo Sola |
2021 | "Rap/HipHop" abestirik onena | Booker T |
2021 | "Musica Urbana" albumik onena" | El Ultimo Tour Del Mundo |
2022 | Reggaetoneko interpretaziorik onena | Lo Siento Bb |
2022 | "Musica Urbana" albumik onena" | Un Verano Sin Ti |
2022 | "Urbano" abestirik onena | Titi Me Pregunto |
2022 | Fusiorik hoberena | Titi Me Pregunto |
2022 | "Rap/HipHop" abestirik onena | De Museo |