Txikipedia:Badminton

Wikipedia, Entziklopedia askea

Badmintona 1873. urtean, Inglaterran sortutako tenis antzeko kirola da. Kirol honetako pilota, bolante izenakoa da. Pilota erdiz eta {{txp|lumazko]] isats batez osatuta dago (4.74 edo 5.5 gramokoa). [[Erraketa (kirol tresna)|Erraketa}} oso arina da, 75-90 gramo edo 100-115 gramokoa. Indian jokatzen zen jolas batetik idea hartu zuten.

Joku honen helburua pilota lurrera ez erortzea da. Pilota hegalariak pisu gutxi duenez eta malgutasunik ez duenez, jokalariak egindako indarra azkar galtzen da.

Kirol hau, banaka edo binaka jolastu daiteke.

Jolastokia

Arauak:

  • 3 set jolastuko dira, set bakoitza 21 puntura jolasten da, eta lehenengo biak irabazten dituena, jokua irabaziko du.
  • Sakea egiterakoan ez baduzu pilota jotzen edo pilota sarean gelditzen bada falta izango da.
  • Eremutik pilota ateratzen bada, sare gainetik pasatzen ez bada edo eremutik kanpo edozer gauza ukitzen badu falta joko da.
  • Gorputza edo arropa ukituta ere falta izango da.
  • Jokalari batek beste bateri jolasten uzten ez badio falta izango da.
  • Jokalari batek ezin dio bi aldiz segidan eman, eta binakako jokuan bada, jokalari batek emanda, besteak ezin dio segidan eman.


Eremuak:

Luzez 13.4 metrokoa da, zelai bakoitzak 6.7 metroko luzeera izango du. Banakako kasuetan 5.18 metroko zabalera du eta binakako kasuetan, berriz, 6.10 metrokoa.

Bereizteko erabiltzen dituzten marrak 4 zentimetrokoak dira eta gehienetan horiak. Kanpo bakoitzean marra bat bertikalki margotuta dago, sakeak diagonalean izan behar direnez, ongi bereizi ahal izateko.

Sareak 1.55 metroko altueran dago kokatuta eta 76 zentimetrokoa da.

Lehiaketak eta txapelketak:

Olimpiadak eta joku mundialen ondoren, jolastutako partidurik garrantzitsuenetakoa All England izan zen. Urtero jolasten da [[Birmingham}}-en 1899tik; geroago, 1977an Munduko txapelketa sortu zen eta garrantzi handiagoa eman zaio.


Kanpo loturak:

https://sportsregras.com/es/badminton-reglas-historia-equipos/

http://www.edu.xunta.gal/centros/iesbeade/?q=system/files/Regulamento_badminton.pdf

https://respuestas.tips/medidas-cancha-badminton/

https://es.wikipedia.org/wiki/B%C3%A1dminton