Edukira joan

Wikipedia, Entziklopedia askea

Bakearen Nobel Saria

Eduki-taula

Nobel Sariaren domina.

Bakearen Nobel Saria inork jaso dezakeen saririk garrantzitsuenetako bat da. Nobel Sariak urtero ematen dira eta sei alorretan banatuta daude. Bakearen Sariaz gain, beste alorrak honako hauek dira:

Sariek arlo horietan lan aparta egin duen munduko edozein pertsona ohoratzen dute.

Nobel Sariak horrela deitzen dira Alfred Nobel suediar zientzialariaren omenez. Berak asmatu zuen dinamita izeneko lehergaia. Asmakizun horri esker aberats bihurtu zen eta diru hori gizateria modu batean edo bestean laguntzen zuten pertsonak ohoratzeko erabiltzea erabaki zuen.

Lehen Nobel Sariak 1901eko abenduaren 10ean banatu ziren, zehazki Alfred Nobel hil eta bost urte geroago. Hasieran bost sari zeuden besterik ez. 1969an ekonomiako saria gehitu zen. Suediako aditu-talde batzuek erabakitzen dituzte sari gehienen irabazleak. Hala ere, Norvegian erabakitzen dute nork irabazten duen bakearen saria.

Irabazleek Stockholm hirian, Suediako hiriburuan, jasotzen dituzte sariak. Irabazle bakoitzak urrezko domina eta diru pixka bat jasotzen ditu. Batzuetan bi edo hiru pertsonak sari bakarra partekatzen dute. Hala ere, bakearen saria erakunde batek ere jaso dezake, sari guztien artean bakarra.