Txikipedia:Banadio

Wikipedia, Entziklopedia askea

Banadio[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Elementu kimikoa: banadioa

Banadioa elementu kimiko bat da. Sorrera naturala du eta lurraren azal guztietan banatuta dago.

Kolore gris zilarra du eta trantsizio-metal bigun eta hotzeko deformazio handiak onartzen ditu, hau da, ez da hausten. Erraz oxidatzen da, 660ºC-tan. Elementu hau, formula batekin ezagutzen da, (VO4-3).

Andrés Manuel del Ríok 1801. urtean arkitu zuen elementu hau baina aurkikuntza baztertu egin zen. 1867. urtean Sir Henry Enfield Roscoek, elementu honen forma purua lortu zuen.

Banadioaren itxura

Mineral hau, elikagaietan ager daiteke,  nahiz eta kantitate gutxiarekin izan. Adibidez: arrautzak, zerealak, arraina… baita onddo eta itsaskietan ere. Uretan oraindik kantitate gutxiago egon daiteke.

Banadioa ere, minbizia tratatzeko erabiltzen da.