Txikipedia:Bangladesh

Wikipedia, Entziklopedia askea
Bangladeshko bandera
Jatiyo parlamentua
Emblema armarria

Bangladesh Asiako herrialde bat da.

Kokapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bangladesh Asian dago, Asia hegoaldean, India eta Myanmarren ondoan. Bengalera da beraien hizkuntza ofiziala. Hizkuntza asko izan dituzte baina hori bakarrik da ofiziala. Bangladesh ez da oso handia, baina jende asko bizi da.

Flora eta Fauna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Munduko mangladarik zabalenak daude. Bertan flora eta flauna aberatsa bizi da, bengalako tigrea esaterako. 1997an desagertzeko zorian izan zen Bengalako tigrea. Nazioaren lorea nenufarra da, eta fruta nazionala Jack zuhaitzaren fruitua.

Erliebea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bangladesheko hiri nagusia Dhaka da, baina beste hiri nagusi batzuk badaude. Bangladesheko mendirik garaiena Saka Haphong da, 1.052 metro ditu, eta hego-ekialdean dago. Ganges eta Brahmaputra ibaiak daude Bangladeshen; hauek Myanmar mugatik gertu daude. Cox’s Bazaren 120 kilometroko hondartza dago, munduko luzeena.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XVIII. menditik 1947ra arte, Bangladesh Britaniar Inperioaren mendean egon zen. Bangladeshko gehiengoaren erlijioa Islam da baina gehiago badira, adibidez: Hinduismoa, Budismoa eta Kristautasuna. Indiako koloniak independentzia lortu zuenean, bi zatitan banatu ziren: oraingo India eta oraingo Pakistan. 1971ko abenduan, Pakistanen aurkako gerra odoltsua bukatu ondoren, Bangladeshko Errepublika sortu zen. 1994. urtean, krisi politiko larri bat gertatu zen, eta ondorio latzak izan zituen gobernuarentzat eta Lehen Ministroarentzat: oposizioko alderdi nagusiek boikota egin zieten 1.996ko otsaileko hauteskundeetan.