Wikipedia, Entziklopedia askea
👶
Jaiotza
1902ko ekainaren 16a
Hartford
💀
Heriotza
1992ko irailaren 2a
Huntington
🔨
Lanbidea
cytogeneticist (en) Itzuli
📷
Argazkiak
ikusi

Barbara McClintock Estatu Batuetan jaiotako emakume zientzialari bat izan zen, 1902an jaio zen ekainaren 16an, ( Hartforden ) eta 1992. urtean hil zen 90 urte zituela, Hurtingtongen. Giza gorputzaren alderdiak aztertzen garrantsitzua izan zen eta 1983an Medikuntzako nobel saria irabazi zuen.

Barbara McClintock ageri da bere mikroeskopioarekin iketeta bat egiten.
Barbara McClintock

Bere lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere lan garrantzitsuena informazio genetikoa izan da, hau da, ADNa gizakiok odolean dugun informazioa ikertzea da, nolakoak garen… adibidez gure begien kolorea ADNean dago, eta berak eginiko gauza garrantzitsuenetariko bat ADNa mugikorra dela frogatzea izan zen. Horretaz gain ADNaren leku aldaketak inguruko geneen jokaera alda dezakeela aztertu zuen. 1983an medikuntzako nobel saria eman zioten.

Landareen genetikaren ikerketan aritu izan zen lanean. Cornell unibertsitatean irakasle izan zen, Estatu Batuetako unibertsitate garrantzitsu batean.

Emakume garrantzitsua izan da zientzialaritzan, eta emakume askoren erreferentzia handi bat ere bai izan da.

Familia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Barbara McClitock-ek 3 anai-arreba zituen ( Marjorie McClintock, Mignon McClintock  eta Malcolm Rider McClintock ).Bere ama Sara Ryder McClintock deitzen zen eta bere aita  Thomas Henry McClintock zen. Bukatzeko Barbara  McClintock osabarekin bizi izan zen Brooklynen.

Ibilbide profesionala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Cornell unibertsitatean Botanika ikasi zuen, Erasmus Hall High Schoolen egon zen ikasten 1919. urtean eta Urte berean Missouriko unibertsitatean ibili zen eta Cornell University College of Agriculture and Life Sciencesen egon zen eta bere sari garrantsitzuena 1983an medikuntzako nobel saria eman zitzaion.

Sari garrantzitsuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Barbatra McClintock-ek guztira 7 sari nagusi irabazi ditu: [1]

  • Medikuntzako nobel saria 1983 irabazi zuen.
  • MacArthur Fellowship-eko saria irabazi zuen 1981 urtean.
  • 1981 Wolf Prize in Medicine saria ere bai irabazi zuen.
  • Guggenheim Fellowship for Natural Sciences, US & Canada saria ere bai irabazi zuen 1933. urtean.
  • Albert Lasker Award for Basic Medical Research saria 1981 urtean irabazi zuen.
  • National Medal of Science for Biological Sciences saria ere bai irabazi zuen 1971
  • Bukatzeko 1982 urtean Louisa Gross Horwitz Prize saria irabazi zuen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Premios Barbara McClintock - Google Bilaketa» www.google.com (Noiz kontsultatua: 2021-03-18).