Txikipedia:Barbora Strýcová

Wikipedia, Entziklopedia askea
Barbora Strýcová tenisean.

Barbora Strýcová edo Barbora Záhlavová-Strýcová, 1986ko martxoaren 28an jaio zen Txekiar Errepublikan. [1]

Kirol ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tenislari profesionala izan zen eta bere entrenatzailea David Kotyza zen. Bere esku ona eskuina zen, errebesa bi eskuekin. 2003tik 2021 arte jokatzen egon zen baina 2021ean haurdun zegoelako erretiratu zen. 1,64m neurtzen du eta 60kg pisatzen ditu. Tenisean 10.600.496,44 euro lortu zituen. [2]

Lorpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2002an ITF-ko munduko irabazle junior-a izendatu zuten eta 2019ko uztailaren 15ean munduko lehenengoa izan zen bikoitzetan.

4 domina irabazi zituen: emakumezkoen tenisean, Txekiar Errepublikan, Joko olinpikoetan eta Rio de Janeiron.

Profesional bezala 2 titulu irabazi zituen eta 27 WTA mailan eta beste hainbat ITF titulu bi modalitateetan.

Profesional bezala aritu zen bitartean titulu hauek irabazi zituen:

Bakarka[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bakarkako 2 titulu irabazi zituen: Tier lll &, Internacional 2011 eta 2017an.

WTA mailan 2 Tier III & IV, International 2011an Québec-en eta 2017an Linz-en. Finalista izan zen 6 aldiz.

Binaka[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gran Slam bat irabazi zuen 2019an eta Joko olinpikoetan brontzezko domina 2016an.

Bikoitzetan berriz 31 titulu ditu: Gran Slam 1 2019an, Tier I, P. Mandatory & Premier 5  (8 titulu) 2010-2020 urte bitartean, Tier II, Premier (10 titulu) 2005-2020 urte bitartean eta Tier III & IV, International (12 titulu) 2005-2012 urte bitartean. Finalista izan zen 19 aldiz.[3]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) Barbora Strýcová. 2022-01-11 (Noiz kontsultatua: 2022-03-02).
  2. (Gaztelaniaz) Barbora Strýcová. 2022-01-11 (Noiz kontsultatua: 2022-03-02).
  3. (Gaztelaniaz) Barbora Strýcová. 2022-01-11 (Noiz kontsultatua: 2022-03-02).