Txikipedia:Belarri landu

Wikipedia, Entziklopedia askea

Belarri landu  (Pleurotus ostreatus latinez) perretxiko mota bat da eta belarri forma daukalako deitzen da horrela.[1]

Belarri landu perretxiko zuria

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Belarri landua perretxiko handi bat da, zuri marroixka kolorekoa. Perretxikoa zatika sortzen da, zati batzuk handiagoak dira eta beste batzuk txikiagoak, ehundura leunekoak eta distiratsua da. 5-15 zentimetroko perretxiko bat da.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Belarri landua usain eta zapore gozokoa da, horregatik ezaguna da, perretxikoak anis usaina baitauka.

Belarri landu perretxikuaren argazkia

Belarri landua edozein lekutan landatu daiteke, adibidez: etxean landu nahi baduzu lasto gainean landatzea da egokiena.

Amaiera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Belarri landua udaberrian hazi eta udazkenean ageri da eta zuhaitz hostoerorkorren zuraren gainean aurki daiteke. Horrez gain, belarri landua basoetan topatzen da askotan, baina dendetan ere salgai ikus dezakegu.

  1. Belarri landu. 2023-09-19 (Noiz kontsultatua: 2024-03-15).