Perretxiko

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Perretxikoa zenbait onddok esporen gordeleku gisa ekoizten duten fruitu-gorputza da. Oro har, hizkera arruntean perretxiko deitzen zaio Agaricomycetes taldeko onddoek eratzen duten fruitu-gorputzari eta hanka batez, txapel batez eta txapel azpian esporak gordetzen dituzten orriz edo belakiz osatutakoari. Hala ere, zentzu hertsian perretxikoek beste ezaugarri batzuk ere eduki ditzakete: hanka gabekoak izan daitezke, txapelik gabekoak, etab, eta beste talde batzuetakoak izan daitezke, Ascomycota taldekoak esaterako. Badaude beste izen batzuk perretxiko-talde espezifikoagoak izendatzeko, hala nola astaputzak, karraspinak edo zakilak. Perretxiko gehienak basidiomizetoen klasekoak dira, baina perretxikotzat hartzen dira zigomizetoen eta askomizetoen klaseko zenbait mota ere, mortxelak eta trufak adibidez. Perretxiko ordenarik ezagunenak ziza-horiak, agarikoak, esne perretxikoak eta onddoak dira.

Araban eta Nafarroa Garaian, gaztelaniaz hitz egitean, perretxiko terminoa espezie bakarra izendatzeko erabiltzen da: udaberriko zizazuria, alegia.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]