Txikipedia:Beldur

Wikipedia, Entziklopedia askea

Beldurra emozio bat da, arrisku baten aurrean gaudenean iristen dena, arrisku hori benetakoa izan ala ez.

Honetaz gain, aurrez aurre duzunari erantzun ezin diozunean ere ager daiteke.

Beldurrak funtsezko eginkizuna betetzen du: biziraupena. Beldurrik gabe modu ausartegian biziko ginateke eta gure bizitza arriskuan jarriko genuke. Beraz, oso erabilgarria da gure bizitzan.

Hauek dira umeetan ohikoenak diren beldurrak:

Beldurra duen ume bat.
  • Iluntasunari beldurra
  • Animalia batzuei beldurra
  • Erortzeko beldurra
  • Edozein motatako medikuei beldurra
  • Ekaitzei beldurra
  • Itsasoari beldurra