Txikipedia:Berazubiko estadioa

Wikipedia, Entziklopedia askea

Berazubi estadioa Tolosako Berazubi eta Iurre auzoen artean dago. 1923an eraiki zen, Espainiar Estatuan egindako lehen atletismo estadioa izan zen. Hasieran bost kaletako pista zuen eta geroago sei kaletakoa egin zuten. Bertako futbol zelaian betidanik Tolosa Futbol Klubak jokatu izan du. 1956ean ikusleentzako tribuna eraiki zen eta 2012an berritu egin zen.

Instalakuntzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Futbol zelaia
  • Atletismoko pista
  • Altuera jauziko pista
  • Pertika jauziko pista
  • Luzera jauziko pista
  • Tenis, padel eta saski baloi pistak
  • Pilotalekua
  • Gimnasioa