Txikipedia:Bigarren Mundu Gerra
Bigarren Mundu Gerra 1939an hasi zen, Alemania eta Sobietar Batasuna, Polonian sartu zirenean, Adolf Hitlerrek aginduta.
1945ean bukatu zen, amerikarrek Hiroshima eta Nagasaki hiri japoniarrak bi bonba atomikorekin bonbardatu zituztenean .
Guda honetan bi talde zeuden, ardatzaren potentzia, honela osatuta: Alemania nazia, Italiako erreinua eta Inperio japoniarra.
Eta, beste aldetik, aliatuak, honela osatuta: Estatu Batuak , Sobietar Batasuna eta Erresuma Batua.
Borrokarik garrantzitsuena Estalingradeko bataila izan zen, 1942ko abuztutik 1943ko otsailera arte iraun zuena.
Bi nazioek guda hasi zuten gizateria osoaren batailarik odoltsuenean. Guztira 20 milioi pertsona hil ziren eta hiria hondatuta utzi zuten. Nazionalsozialismo
Ospakizunean, Idazkari Nagusiak Bigarren Mundu Gerra "askatasunaren eta askapenaren aldeko historiako borroka epikoenetako bat" dela adierazi zuen, "bere kostuak kalkulu guztiak gainditzen zituela eta ulertze guztiei ihes egiten ziela: 40 milioi biztanle hil ziren eta 20 milioi soldadu".
Estatu Batuak gerran sartu ziren Normandiako lehorreratzean, alemaniarrek Frantzia hartu zutenean.
Parte hartu zuten lehen aipatutako herrialdeez gain, beste 54 estatu ere izan ziren guztira. Albania, Birmania, Bohemia, Moravia, Chetniks, Korea, Kroazia, Eslovakia, Finlandiako Estatu Inperiala, Vichyko Frantzia, India, Mantxukuo, Mengjiang, Montenegro, Nankín, Bulgariako Erresuma, Hungariako Erresuma, Irakeko Erresuma, Errumaniako Erresuma, Serbia...