Txikipedia:Biki

Wikipedia, Entziklopedia askea

Bikiak bi motatakoak izan daitezke:[aldatu | aldatu iturburu kodea]

BIKI DIZIGOTIKOAK: Obulu bat ernalduta geratzen denean (aitaren espermatozoidea amaren obuluan sartu eta bi zelula horiek batzen direnean), bakoitzak daraman ADNaren konbinaketa modu askotara gerta daiteke, eta, beraz, ez da bi aldiz berdina izango; horregatik, senide biologikoek elkarren antza izango dute ezaugarri askotan, baina ez dira berdinak izango.

BIKI MONOZIGOTIKOAK: Biki berdin-berdinak espermatozoide bati batu zaion obulu batetik sortzen dira. Obulu hori erdibitu egiten da, eta erdi bakoitza haur bat bihurtzen da.

Genetikoki bi enbrioak berdinak dira, eta beraz, sexu berdinekoak izango dira.