Wikipedia, Entziklopedia askea
Espermatozoide bat eta obulu bat

Espermatozoide mutilen ugaltze-zelula sexuala da. Espermatozoidea lehenengo ikusi zuen mutila Anton Van Leewenhoek izan zen. Obuluarekin elkartzen bada, haur bat sortzen hasiko da eta 9 hilabete beranduago jaioko da.

Espermatozoideen zatiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Burua: Aitak semearengandik oinordetzan jasoko duen informazio genetiko guztia dauka.
  • Lepoa: Barruan mitokondriak daude, espermatozoideari energia ematen dioten organulu oso garrantzitsuak.
  • Isatsa: isatsa mugitzeko bakarrik erabiltzen du.

Espermatozoide ekoizpena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Espermatozoideak barrabiletan sortzen dira. Prozesu honetan, zelula biribil batzuk banatu eta bereizten dira eta ondoren espermatozoide bihurtzen dira.