Txikipedia:Birus (informatika)

Wikipedia, Entziklopedia askea
      Entzun!

Birus kodea.

Birus informatikoa, bere burua errepika dezakeen programa bat da, hau da, bere buruaren kopiak sortzen dituen programa.

Hala ere, birus hitza nahi ez diren era guztietako programak izendatzeko erabili ohi da , hala nola spywarea, birusak izan ez arren (ezin baitute beren burua errepikatzen) horrela deitzen ditugu, birus esanahia ez delako batere zehatza gaur egun.

Nola har dezake ordenagailu batek birusa?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Birus bat sareko ordenagailuetan sartzeko edo USB bidez transmititzeko diseinatuta dago. Esaterako, liburutegi batean, ordenagailu guztiek har dezakete birusa sarean badaude; norbaitek USB bat konektatzen badu ordenagailu horietako batean eta gero etxean, bere ordenagailu pertsonala ere birusarekin kutsatuta egon daiteke.

Zer egiten du birusak gure ordenagailuetan?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Birus batek, adibidez, sistemaren fitxategiak kaltetu ditzake, fitxategiak ezabatu, pantaila alderantzikatu, hau da, ordenagailuak guk kontrolatu gabeko ekintzak egin ditzake, eta horrekin batera helbidea pirateatu diezagukete, edota ordenagailua eraso informatikoak egiteko erabili... Gaur egun, birusek teklatuan idazten dena harrapatzen dute bankuko kontuen identifikatzaileak berreskuratzeko, adibidez (keylogger).