Wikipedia, Entziklopedia askea

Bokaleko zarbo

Bokaletako zarboa ur gezan bizi ohi den arrain bat da. 8-10 zarboetako taldetan aurki dezakegu, gehienetan harea-banku baten gainetik mugitzen dagoelarik, hau da, harea pilatzen den ibai baten sakonean.

Bokaletako zarboa

Nolakoa da itxuraz?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bokaletako zarboa nahiko tamaina txikia duen arraia da, 10-15cm inguru neurtzen dituelarik. Bere hegal pelbikoak elkartuta daude; lehen bizkar-hegalaren artean sei arantza nahiko bigunak ditu. Bere begiei dagokienez, handiak dira; begiaren diametroak distantzia bera du begiaren ertzetik muturraraino. Hegal dortsalak bananduta daude, baina aldi berean elkarrengandik gertu.

Non bizi da ?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

   Ba al dakizu   

Ugalketa garaian arraren kolorea ilundu egiten da eta hegatsak koloretsuagoak bihurtzen dira. Kolore orokorra grisetik marroi hareatsura aldatzen da.

Normalean Euskal Herriko kostaldeko eremu gazi eta zingiratsuetan ibiltzen da ; bereziki Ebron eta Bidasoan, baina nahiz eta bereziki eremu hoerietan mugitu, badaki ibai baten ibilbidearen azken zatira hurbiltzen . Hots, korronte baketsuak dituzten ibaiak gogoko ditu.

Gizakiek arrantzatu ohi duten arraina da, baina mehatxu faktore nagusi batzuk ditu; presak eraikitzea eta industria, hiri eta nekazaritzak eragindako kutsadura direla, hain zuzen.

Zertaz elikatzen da?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Itsasoetako nahiz ibai eta aintziretako uretan igeri bizi diren organismo txikiz elikatzen da; plankton izenagatik ere ezagunak. Horiez gain, uretako ekosistemen hondoan ( lurzoruan, toki sakonenean ) bizi diren bizidunetatik ere elikatzen da; ornogabe bentoniko txikiez, hala ere, bereziki krustazeo txikiz elikatzen da. Krustazeo txiki hauek anfipodoak ere deituak dira, eta ia itsas ekosistema gozo guztietan aurki ditzakegu.

Bokaletako zarboa


Nola ugaltzen da?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arrak habia egiten du maskor baten azpian, korronte baketsuetako sakonera garbi edo hareatsu batean. Maskor egokirik ez badago, gainazal nibelatu orok balio dio: harri laua, hautsitako loreontzi zati bat, etab. Emeak bere arrautzak habiaren behealdean uzten ditu. Hau udan gertatzen da, eta emeak miloika arrautza jartzen ditu.