Txikipedia:Bonnie Blair

Wikipedia, Entziklopedia askea
Bonnie Blairren argazki bat
Bonnie Blair

Bonnie Blair edo Bonnie Kathleen Blair izotzetako abiadura patinatzaile erretiratua da.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bonnie Kathleen Blair, 1964 an jaio zen. Bere garaiko patinatzaile nagusienetariko bat da. Lau alditan parte hartu zuen Olinpiar jokoetan eta urrezko bost domina eta brontzezko domina bat irabazi zituen.

Irabazitako sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Blair, 1984.urtean Sarajevon, 500 metroko proban zortzigarrena geratu zen. Eta 1988. urtean Calgaryko Neguko Olinpiar Jokoetan bere lehen urrezko domina lortu zuen 500 metrotan eta brontzezko domina 1000 metrotan. Urte batzuk geroago, 1992an Neguko Olinpiar jokoetan urrezko bi domina irabazi zituen eta bere azken bi urrezko dominak 1994. urteko Lillehammer jokoetan lortu zituen.

Informazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Patinatzaile ospetsu hau, lau urterekin hasi zen kirol honetan eta hortik aurrera bere ametsa bete nahian, abiadura patinatzaile ospetsua bihurtu zen.

Bonnie Blair domina batekin

Blair, patinatzaile familia bateko partaidea izan zen. 1986an Chamonix-en (Frantzia) ibilbide laburreko munduko titulua irabazi zuen. Birritan ezarri zuen munduko errekorra.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikipedia Ingeleses

Olimpics

Britannica