Wikipedia, Entziklopedia askea

Brazzaville

👨‍👨‍👦‍👦
Biztanleak
1.733.263
🔎
Azalera
263,9 km²
🌄
Altuera
320 metro
📷
Argazkiak
ikusi

Brazzaville Afrikako hiri bat da, bai eta Kongoko Errepublikako hiriburua ere. 2019ko datuen arabera, 2 milioi biztanle inguru ditu.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kongo ibaiaren ibilbidean kokatuta dago, eskuineko ertzean; ezkerreko ertzean, berriz, Kinshasa izeneko hiria dago, Kongoko Errepublika Demokratikoko hiriburua; munduan hurbilen dauden bi estatu-hiriburuak dira.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Brazaville frantziarrek sortu zuten 1883an. Pietro Savorgnan de Brazza izeneko esploratzaile batek sortu zuen, eta horregatik hartu zuen haren izena, Brazzaville.