Txikipedia:Bunsen erregailu

Wikipedia, Entziklopedia askea

Laborategietan, Bunsen erregailua ohiko pieza da. Normalean, substantzia kimikoak berotzeko, esterilizatzeko eta erretzeko erabiltzen dugu. Horretarako, gas sukoia erre behar dugu. Robert Wilhelm Bunsen alemaniar kimikariaren izena darama. Izan ere, Michael Faradayk asmatutako lehen erregailuari hobekuntza garrantzitsuak egin zizkion Bunsenek.

Bunsen erregailua doi dezakegu argi handirik gabe oso gar beroa izateko. Horrek aukera ematen digu produktu kimikoen koloreak ikusteko, produktu horiek sugarrean jartzen ditugunean.