Laborategi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Kimika-laborategi bateko lan-mahaia.

Laborategia ikerketa zientifikoak, esperimentuak eta neurketak egiteko erabiltzen den lekua da. Laborategietan, hainbat instrumentu eta tresna egoten da bertan egingo diren ikerketak egiteko.

Laborategi zientifikoak eskola eta unibertsitateetan ere egoten dira klase praktikoekin eta irakaskuntzarekin erlazionatutako jarduerak edo ekintzak egiteko.

Laborategietan egiten diren esperimentuak baldintza kontrolatu eta normalizatuetan egiten dira:

  • Esperimentu edo neurketaren emaitza aldatuko duen eragin arrotzik ez dagoela ziurtatzen da -> Kontrola.
  • Burututako esperimentu edo neurketa errepikagarria da, hau da, beste edozein laborategitan errepikatuz gero emaitza bera lortuko da -> Normalizazioa.